TFNO GENERAL: 948 225 909 · CITA ACOGIDA: 608 608 089

Gizarte-ekintza

Gure ekintza pertsonekin

Guregana jotzen duen pertsona bakoitzarengan jartzen dugu arreta, bere premiak entzunez eta elkarrekin lan eginez, aukerak eta itxaropenak sortzeko

01

Harrera Programa

Caritasera etortzen direnei eskaintzen diegun lehenbiziko arreta da. Entzute-gune bat aurkitzen dute, non iritzirik eta aurreiritzirik gabe adieraz dezaketen nahi dutena. Elkarrizketa abiarazten dugu, diagnostiko partekatua eta esku hartzeko proposamena egiteko.

02

Lagun Egiteko Programa

Sustapen edo igoera pertsonal eta sozialeko prozesua da, eta giza garapenaren hiru alderdiak lantzen ditugu: beharrak, zentzua eta parte-hartze aktiboa. Mezu hau helarazten dugu: “gai zarete”.

03

Egoitza eta pisu gainbegiratuak

Egonaldi labur, ertain eta luzeko egoitzak, oinarrizko beharrak bermatzen dizkietenak bakarrik dauden pertsonei edo familiei, eta etorkizunean gizarteratzeko behar dituzten prozesuak ahalbidetzen dituztenak. Lagun egiteko prozesuen zerbitzura dauden guneak dira, eta hezkuntza-elementuak barne hartzeko bidea ematen dute, besteak beste, bizikidetza, esparru partekatu baten barnean.

04

San Frantzisko zentro okupazionala

Zerbitzu eta jarduera okupazionalak, prestakuntzakoak eta garapenekoak, prozesu soziolaboral normalizatuetan sartu ezin diren pertsonentzat. Bazterkeria-egoeran dauden edo egoteko arriskuan dauden pertsonen garapen integrala edo osoa sustatzen dugu, haien inklusioa eta gizartean parte hartzea lagunduz.

05

San Migel eguneko zentroa

Etxerik gabeko pertsonentzako gune bat da, eta muturrekoena den ezbeharrari, etxerik ez izateari, aurre egin behar diotenekiko konpromiso ezin hautsizkoa jarraitzeko bidea ematen du. Eguneko zentroa, babesleku fisikoa ez ezik, arimarako babeslekua ere bada, giza duintasuna ehuntzen den lekua, elkarrizketa baten, kafe baten, etxe baten erosotasunaren eta batuta dagoen komunitate baten elkartasunaren berotasunaren bidez.

06

Zerbitzu juridikoko eta immigrazioko programa

Administrazio-zuzenbideari, lan-zuzenbideari, zuzenbide zibilari eta zuzenbide penalari dagozkion gatazkak konpontzen ditugu, kalte handiagoko egoerak ekiditeko eta gizarteratzea bultzatzeko. Helburua: atzerritarrei harrera egitea, informazioa ematea eta lagun egitea, etorkinen gizarteratzea laguntzeko eta beren eskubideak bermatzeko.

07

Etxebizitza-zerbitzua

Laguntza eskaintzen dugu, etxebizitza baterako sarbidea izateko, egungoa mantentzeko eta bizigarritasuneko baldintzak hobetzeko. Ostatatzerik ez izatearen urgentziazko arazoak konpontzeko lan egiten dugu. Etxebizitza eta enplegua alderdi giltzarriak dira, gizarte-integraziorako eta -normalizaziorako prozesuak lortzeko.

08

Komunitate Animaziorako Programa

Parrokiei lagun egiteko zerbitzua, pertsonei arreta emateko gizarte-konpromisoaren alderdian.

Scroll to Top