TELÈF. GENERAL: 948 225 909 · CITA ACOGIDA: 608 608 089

Zer egiten dugun

Gizarte-ekintza

Behar duenaren zerbitzura jartzendiren zenbait programa ditu Caritasek. Edozein programatan, gure ekintzaren oinarria harrera eta lagun egitea da.Pertsona da muina, eta hori dela-eta, gure lanak arreta jartzen du entzutean, elkarrizketak sortzean eta gauzak erraztean, pertsonek beren duintasuna sentitzea eta beren aukeretan konfiantza berreskuratzea eginez.

Komunitate-ekintza

Parrokietako Caritasek komunitate-konpromisoa sustatzen dute, boluntarioen, babes pertsonalizatuaren, tailerren eta zerbitzuen bidez, gertutasuneko eta elkartasuneko harremanak sortuz auzo eta herrietan.

Nazioarteko lankidetza

Munduko komunitate zaurgarri eta ahulenak babesten ditu Nafarroako Caritasek, elkartasunezko proiektuen, larrialdien eta nazioarteko lankidetzaren bitartez, mugarik gabeko karitatea bultzatuz, Elizaren eta Nazioarteko Caritasen bidez. 

presa bihoztunak

Enpresa bihoztunak programaren helburua da lotura egonkorrak ezartzea, gehien behar dutenei lagundu nahi dieten enpresekin. Programa honen bidez, Gizarte Erantzukizun Korporatiboko ekintzak sustatu nahi ditu Caritasek

Tonbola

Iruñea-Tuterako Elizbarrutiko Caritasen elkartasunezko tonbolak gizarte-programetarako funtsak biltzen ditu, eta bazterkeria-arriskuan dauden pertsonei laguntzen die. Elkartasunezko keinua da, sariak eta zaurgarri eta ahulenekiko konpromisoa batzen dituena.  

Caritas Gaztea

Caritas Gaztea taldeak, 26 boluntariorekin, Bihotz Txikien Gunea dinamizatu du, eta 750 haur eta gazte baino gehiago sentsibilizatu ditu Caritasen balioen gainean.

Scroll to Top