TFNO GENERAL: 948 225 909 · CITA ACOGIDA: 608 608 089

Nazioarteko lankidetza

Karitatearen aurpegi unibertsala

Komunitate ebanjelizatzailea gainerakoen eguneroko bizitzan sartzen da lanekin eta ekintzekin, distantziak txikiagotzen ditu, beharrezkoa izanez gero, umiliazioraino jaisten da eta giza bizia bere gain hartzen du, Kristoren haragi sufritzailea ukituz… Gizateriari lagun egiten dio bere prozesu guztietan, gogorrak eta luzeak badira ere. Itxaronaldi luzeez eta pairamen apostolikoaz badaki. Ebanjelizazioak asko du pazientziatik, eta mugak gogor hartzea ekiditen du…

HERRIEN SENIDETASUNA. GUTUN ENTZIKLIKOA. POPULORUM PROGRESSIO, 44

NAZIOARTEKO LANKIDETZAN 2023AN INBERTITUTAKO BALIABIDEAK

1.042.469,16 €

Programa honetatik nahi dugu:

Karitatearen alderdi unibertsala berretsi, ez baitu mugarik eduki behar eta planetako pertsona pobretuenengana iritsi behar baitu.

Hondamendi-egoera batean sentsibilizatutako herritarren elkartasunetik iristen zaigun laguntza bideratu. Laguntza hori Nafarroako Elizaren edo Caritasen Nazioarteko Sarearen bidez bideratzen da.

Nafarroako misiolarien eta apezpikuen eta Caritasen Nazioarteko Sarearen beraren bidez, Nafarroako Elizak garapen-bidean diren herrialdeetan egiten duen gizarte-lana lagundu.

Scroll to Top