TFNO GENERAL: 948 225 909 · CITA ACOGIDA: 608 608 089

Komunitate-ekintza

Senidetasun-loturak sortzen

Komunitate ebanjelizatzailea gainerakoen eguneroko bizitzan sartzen da lanekin eta ekintzekin, distantziak txikiagotzen ditu, beharrezkoa izanez gero, umiliazioraino jaisten da eta giza bizia bere gain hartzen du, Kristoren haragi sufritzailea ukituz… Gizateriari lagun egiten dio bere prozesu guztietan, gogorrak eta luzeak badira ere. Itxaronaldi luzeez eta pairamen apostolikoaz badaki. Ebanjelizazioak asko du pazientziatik, eta mugak gogor hartzea ekiditen du…

FRANTZISKO, EXHORT. AP. EVANGELII GAUDIUM, (2013KO AZAROAREN 24A)

Gutxi gorabehera 630 boluntariok laguntzen dute Nafarroa osoko parrokietan:

Komunitate-animaziotik, elkarlanean aritzen gara parrokietako Caritasekin, parrokia-komunitateetan konpromisoaren alderdia garatzea lagunduz.

Parrokiako Caritasa bere auzoan edo herrian pertsonengandik gertu dagoen instantzia hori da, auzotasuneko eta gertutasuneko harreman-mota bat sortzeko aukera ematen duena.

Parrokietako Caritasek hainbat ekintza gauzatzen dituzte. Lan ezagunena da elikagai- eta arropa-zerbitzuak ematea, baina parrokietako Caritas askoren ekintza harago doa.

Proiektuak parrokietan

Scroll to Top