Dohainak edo emaitzak
Ekarpen oro baliotsua da, txikia bada ere. Zure laguntza jarraituarekin epe ertain eta
luzerako proiektuen plangintza egin ahal izango dugu.
Bazkidea izatea
Zure laguntza jarraituari esker, gehien behar gaituztenen ondoan egon gaitezke.
Herentziak eta legatuak
Zu ez zaudenean zure ondasunak eta ondarea, zure herentzia, zure nahiaren arabera
banatu eta erabiliko direla ziurtatzeko modua da testamentua egitea.
Dohainak edo emaitzak
Dohain bakoitzak garrantzia du, gehien behar dutenen bizitza hobetzeko.
Dohaina emateko edo laguntzeko beste modu batzuk
Zuzenean
San Anton kalea, 8
Bisita gaitzazu Iruñeko bulegoetan. Atsegin handiz egingo dizugu arreta eta argituko dugu
edozein zalantza.
Bizum bidez
33423 kodea
Erabili 33423 kodea (Nafarroako Caritas), dohaina zuzenean mugikorretik egiteko. Azkarra,
erraza eta segurua da.
Beste modu batzuk
Herentziak eta legatuak
Gero eta pertsona gehiago dira pobrezia eta bazterkeria errotik kentzeko konpromiso
solidarioa luzatzea erabakitzen dutenak, eta bai pertsonen garapen integrala sustatzea ere,
bereziki pobreenen eta baztertuen garapen integrala, erakunde-misioa beteta komunitate
kristauaren ekintza gisa. Argibide gehiago nahi baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke
948 225 909 telefono-zenbakian edo delegado@caritaspamplona.org helbide elektronikoan.
Boluntarioa izatea
Boluntarioa izateak hau dakar:
- Gizarte-konpromiso bat aukeratzea erakunde baten barnean, gizarte bidezkoago eta solidarioago baten alde lan egiteko.
- Pobrezia- eta bazterkeria-egoeran dauden pertsonekiko sentsibilitatea edukitzea.
- Konpromiso pertsonal bat hartzea, denbora batean eta zeregin batzuetan zehazten dena, eta esperientziarekin eta denborarekin moldatzen doana.
- Konpromisoa doakotasunetik bizitzea, gaitasunak, denbora eta ezagutzak partekatuz, ematearen adierazpide moduan, ordainik egon gabe tartean.
- Ikasteko eta pertsona eta talde moduan hazteko bide moduan ulertu eta bizitzea boluntariotza.